XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi kapitulutan eman ziren beherapenak: Erraigai eta olio mineralenean eta Kautxua eta bere manufakturenean.

Gainerakoetan, horietako bostek batezbestekoaz azpiko gehikuntzak lortu zituzten eta zazpik goragokoak, bereziki honako hauek gailenduz: Arrain, oskoldun eta moluskuena, % 75,8; Erreminta, ganibeteria eta kuberteriarena, % 63,3, eta neurri apalagoan Galdara, makina eta tramankulu mekanikoena, % 37, eta Doitasunezko tresneria eta aparatuena, %27,9ko gehikuntzarekin.

Koadroan jasotakoetatik, 1984eko hazkunde-tasak gainditzea lortu zuten kapituluen kopurua txikiagoa izan zen lortu ez zutenena baino.

Hazkunde-erritmoaren azelerazio handiena bat etorri zen igoerarik handienak erregistratu zituzten kapitulu berekin.

Tasaren erorikorik handiena, lehenago beherapenak jasandako bezala aipatu diren kapituluez aparte, Burdinurtua, burdina eta altzairua eta Gatza, harriak, igeltsuak eta zementuarenetan eman ziren.

Gure probintziarako destinoarekin inportatutakoen kapitulurik garrantzitsuena, esportazioetan gertatzen den bezalaxe, Burdinurtua, burdina eta altzairuarena da, eta bertan gailentzen diren erosketak dira: txatarra (73.03), 37.267 milioi pta.tan, kapitulu guztiaren %87,6 suposatuz; altzairu aleatuak eta karbono-altzairu fina (73.15), 1.316 milioi pta.tan; beroan edo hotzean ijeztutako burdin edo altzairu-xaflak (73.13), 738 milioi pta.tan; eta burdina eta altzairu arabastatua eta totxotan (73.07), 735 milioi pta.tan.

Kautxua eta bere manufakturen kapituluari dagokionez, erosketarik altuenak kautxu naturalean kontzentratu ziren (40.01), 6.823 milioi pta.tan; kautxu sintetikoa (40,02), 3.196 milioi pta.tan; eta pneumatikoak (40.11), 587 milioi pta.tan.

Galdara, makina eta tramankulu mekanikoen kapituluan, berriz, 1.000 milioi pta.ko balioez azpiko oso produktu-kopuru handi batean banatu ziren inportazioak, horien artean handienetik txikienera seinala genitzakeelarik: informazioaren tratamendurako makina automatikoak eta beren unitateak (84.53), 875 milioi pta.tan; beste gaietan sartu gabeko makina, aparatu eta tramankulu mekanikoak (84.59), 746 milioi pta.tan; metalen tratamendurako makina erremintak (84.45), 730 milioi pta.tan; kanileria eta antzeko artikuluak (84.61), 723 milioi pta.tan; metalak, etab. galdatzeko kaxak, moldeak eta maskorrak (84.60), 577 milioi pta.tan; eta makina erremintentzako piezak eta akzesorioak (84.48), 449 milioi pta.tan.

1984ekoen antzera, Arrain, oskoldun eta moluskuen kapituluko inportazioak, honela biltzen dira: arrain fresko, hoztu eta izoztuak (03.01),6.189 milioi pta.tan,1984ean halako bi; oskoldunak eta moluskuak (03.03),1.402 milioi pta.tan; eta arrain lehortu eta ketuak (03.02),502 milioi pta.tan.

Papergintzan erabilitako gaien kanpotiko erosketak, paper-oreari dagozkio ia beren osotasunean (47.01), 7.869 milioi pta.ko zenbatekoan.

Gatz, harri, igeltsu eta zementuaren kapituluko inportazio behinenak honela banatzen dira:(...).